XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkozaleak izatea da lenena gotzon zaindariyaren laguntza iristeko.

Judarrak ondo lasai gelditu ziran ikusi zutenaz.

Goikoa beren alde zedukatenean ezeren eta iñoren bildurrikan gabe egon zitezkean.

Jerusalen barruan zeudela gotzonak asiritarrak ondo bikainkiro garaitu zituan.

Ejiptoko gabaren berri bazuten, ordukoak ikusi ez bazuten ere, arrezkero asiritarren gudaztiaz oroituko ziran.

Judarrak gaizkatuak zeuden, baita aberastuak ere ainbeste gizon illak utzi zituzten ogasunakin.

Berenganatu zituzten Ezekias-ek gentza naian Senakerib-i biali zion dirutza beste gauz askorekin batera.

Gudaroztiak ez bai dira utsik etorten.

Ustez berentzako arrapatu zituztenak beren etsai eta arerio ziraden, judarren eskuetarako izandu ziran.

Ainbesteko aberastasunaz bazuten Jerusalen edertu eta apaindutzeko aña.

Argiroki dakusgu agipen ontan beti goguan iduki biar gendukeana: Goikoaren bakaldiaren-erreinuaren billa dabillenari osterontzekoa Berak dakarkiola.

Ezekias zuzena zan, oso zintzoki zebillen, Goikoa bere alde zedukan.

Ona biderik zuzenena.

Bestetik Senakerib-en itsusikeriak, birauak, zakarkeriak judarrai oso ongi etorri zitzaizkien.

Ainbesteko birauak zigor eske zeuden eta Jaunaren esku altsuak gotzonaren bidez zorrotzkiro jo zituan.

Berri ori zabaldutzeaz Jerusalen-ek inguruko erridiekin goratze omentsuaren jabe egin zan.

Ainbesterañoko esku aldia zedukan Jaunaren menpean zegoan erridiarekin jolasik etzegoan.

Israelgo Jainkoarenganako itzala inguruetako errietaraño zijoan.

Etzuten ez asiritarrak judarrai erasotzeko bizkortasun askorik zatitxo batean idukiko.

Goikoarekin zintzoki bagabiltz, geroi dagokiguna egiten badegu gure gaizkatasuna erakarko degu.

JEL-ALDE.